Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Azalore cous-cousa onddoekin, otarrainxka brotxeta eta baratxuri freskoa
Azalore cous-cousa onddoekin, otarrainxka brotxeta eta baratxuri freskoa
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • -Azalore cous-cousa:
  • Azalore bat
  • Adar tomate bat
  • Kalabazin erdi
  • Azenario txiki bat
  • -Onddoak:
  • 4 onddo
  • Baratxuri ale bat
  • Oliba-olioa
  • Gatza
  • Perrexil txikitua
  • -Otarrainxka brotxeta:
  • 8 otarrainxka
  • 8 baratxuri fresko
  • Gatza
  • Oliba-olioa
  • -Otarrainxka zuku maionesa:
  • 6 otarrainxka buru
  • Oliba-olioa, 200 g
  • Arrautza bat
  • Gatza
  • Sagar ozpina
Prestaketa

Azalore cous-cousa:

Azaloreari laban txikiarekin txirbilak aterako dizkiogu eta txikitzeko makinarekin kolpe batzuk emango dizkiogu cous-cous antzeko aleak geratu arte.

Beste aldetik, azenarioa, adar tomatea eta kalabazina karratutan zatitu eta zartaginean olioarekin salteatu. Gorritu direnean, azalore cous-cousa sartu eta berriro dena ondo salteatu, sua igoaz.

Onddoak:

Onddoak zatitu. Baratxuri alea txikitu eta zartaginean jarriko dugu olio pixka batekin. Dantzan hasten denean, onddoak sartu eta sua igoaz ondo salteatu. Gatza eta perrexil txikitua bota.

 

Otarrainxka brotxeta:

Otarrainxkak zuritu eta baratxuri freskoarekin brotxetan sartu. Gatza bota eta zartagin batean gorritu. Gordinak geratzen badira, labean bukatu.

Otarrainxka zuku maionesa:

Otarrainxka buruak lapiko batean oliba olioarekin jarriko ditugu. Buruak gorritzen direnean, birringailuarekin txikitu eta iragazi. Olio hau hoztu egingo dugu. Beste ontzi batean arrautza gatza eta sagar ozpina sartu eta otarrainxka olioarekin emultsioa sortuko dugu-. Geroko gorde.

Bukaera:

Plater azal batean sumendi baten antzera azalore cous-cousa jarriko dugu. Honen erdian onddo salteatuak eta gainean otarrainxka brotxeta. Honen guztiaren gainetik otarrainxka emultsioa botako diogu.