Bigarrenak
Olagarroarentzat:
Lapiko batean ura irakiten jarriko dugu olagarroa garbitu ondoren egosteko, 40 minutuz gutxi gora behera.
Denbora igaro ondoren, epelean erreserbatuko dugu.
Patata more apurtua:
Patatak zurituta baina osorik egosiko ditugu ura duen lapiko batean. Egosi ondoren, uretatik atera eta ontzi batean jarriko ditugu. Gatza eta txorrotada bat oliba-olio bota eta sardexka batekin birrindu egingo ditugu.
Tipula marmelada:
Tipula zuritu eta mirepoixen moztu. Tamarindoa zuritu eta mamiarekin geratu. Txileak garbitu. Zartagin batean olioa berotzen jarri eta típula sartu tamarindoarekin eta txilearekin batera. Estali eta utzi erregosten bigundu arte. Kendu estalkia eta jengibre birrindua, iltzeak, azukre beltza eta ziapea sartu, erregosi eta sesamo olio txorrotadatxo bat bota nahasten dugun bitartean ondo elkartuta gera daitezen osagai guztiak. Nahi izanez gero birringailuarekin dena txikitu daiteke.
Piperrauts eta baratxuri maionesa:
Baratxuri alea zuritu eta urarekin irakin txiki bat emango diogu errepikatu ez dezan. Piperrautsa olio pixka batekin berotzen jarri epeldu arte. Bost minutu igaro odoren olio pixka bat gehiago gehitu, hoztu dadin. Ontzi batean arrautza, baratxuri alea, gatza, txorrotada bat ozpin eta piperrauts olioa sartu, birringailuarekin emultsionatu eta ontzi batean gorde.
Bukaera:
Plater batean koilaaekada on bat patata apurtu jarriko dugu eta zabalduta utziko dugu. Olagarro hanka osorik oliotan frijitu eta zatitu egingo dugu. Patataren gainean olagarro zatiak jarriko ditugu, bi piperrautsak, lore gatza eta txorrotada on bat oliba-olio. Ondoan tipula marmelada pixka bat eta perrexil xehetua gainetik bota.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa