Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Udazkeneko oreka: Babarrun beltzak, arroz integrala kalabazarekin eta intxaur entsalada
Udazkeneko oreka: Babarrun beltzak, arroz integrala kalabazarekin eta intxaur entsalada
Osagaiak
  • -Sagar eta intxaur entsalada:
  • Letxuga eta eskarola hostoak
  • Gogoko eta gertuko sagar bat
  • Intxaur txigortu batzuk
  • Sagar-ozpina, iragazi gabekoa
  • Oliba-olioa
  • -Kuia eta tipula risotto osoa:
  • Tipula eder bat
  • Potimarron kuia zati bat
  • Arroz osoa egosita (edo gau bat beratuta 20minututan egosteko) oliba-olioa
  • Gatza, piperrautsa eta kurkuma hautsa
  • -Tolosako babarrun eltzea:
  • Tolosako babarrunak
  • Tipula bat
  • Piper berde bat
  • Ura eta gatza
Prestaketa

Sagar eta intxaur entsalada:

Ipini hosto berdeak platerean.

Sagarra zuritu, nahi izanez gero eta xaflatu gainetik.

Intxaurrak bota eta platereratzean atondu.

Kuia eta tipula risotto osoa

Tipula juliana finean zatitu eta oliotan sueztitu.

Bitartean kuia xerratu eta zartaginera gehitu. Gatza bota eta estali. Utzi su txikian goxatzen. Kalabaza biguna dagoenean, arroza gehitu eta kurkuma nahiz piperrautsa zabaldu.

Tolosako babarrun eltzea:

Eltze eder batean babarrunak ipini eta ur hotzez estali.

Tipula zuritu eta piperrarekin batera eltzean ipini.

Irakiten hasten denean, ur hotza gehitu.

Errepikatu beste bitan.

Egosten ari den bitartean ez eragin koilararekin. Eltzeari goxo eragin.

Bukatzeko, gatza bota.