Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Txerri saiheskia barbakoan lakatuta
Txerri saiheskia barbakoan lakatuta
Osagaiak
  • Usarreko txerri saihetsa, 1.200 g
  • Tomate saltsa
  • Ketchup saltsa
  • Tipulina
  • Tabasco saltsa
  • Mostaza
  • Eztia
  • Piperrauts gozoa
  • Soja saltsa
  • Onddoak
  • Baby patata
  • Espezieak
Prestaketa

Txerri saihetsa lapiko batean egosi 1h eta 15 minutuz. Eltze azkarrean egiteko aukera ere badago. 30 minutuz nahikoa.

Saltsa egiteko, tipula erregosi eta osagai guztiekin birringailuarekin nahastu.

Patatak erditik ebaki eta labean sartu espezieekin.

Onddoak ebaki eta 20 bat minutuz su baxuan konftitatu.

Behin txerri saihetsa egosi dela, lapikotik atera eta saltsa barbakoarekin lakatu eta labean sartu 220º C-tan 15 minutu gutxi gorabehera.

Platerean txerri saihetsa, patata eta onddoak ipini.