Bigarrenak
Oilasko ramena:
Arroz-ozpin tanta batzuk, ziazerbak, berdeo-tipulina xerratuta eta arrautza erdibituta gehitu. Piperrak eta soja-saltsaren gainerakoa apaintzen ditu.
Baratxuria eta tipulatxa fin-fin ebaki. Jengibrea jaso. Dena lapiko batean bota olio pixka batekin.
Perretxikoak xerratan ebaki eta gorpuztu. Salteatu labur-labur (3 minutu inguru) eta isuri salda. Gehitu soja saltsaren eta misoaren erdia ere. Berotzen denean, sartu ramen fideoak eta utzi bigundu arte (3 minutu gutxi gorabehera).
Jarri ura berotzen ontzi batean. Gehitu arrautza eta egosi 5-6 minutuz. Mamitua geratu behar du, baina ez erabat gogorra. Zuritu ondoren soja saltsan sartu.
Oilasko bularra:
Bularra, azala kendu gabe eta osorik, ondo gorrituko dugu olioa duen zartagin batean. Kurruskaria dagoenean, buelta eman eta beste aldetik egiten utzi. Azkenengo minutuetan labean sartuko dugu. Egin ondoren, xerra finetan ebakiko ditugu ramenean sartzeko.
Bukaera:
Ontzi edo bol batean oilasko salda ramena egiteko beste osagaiekin sartuko dugu eta pausoka osagai garrantsitzuak sartuko ditugu: Oilasko bularra xerratan albo batean. Ondoan arrautza erdibituta, gero tipulinaren txorten berdea juliana finean, nori alga xafla bat, perretxikoak egosita, pak txoi erdia egosia eta ziazerba orriak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa