Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Strognoff azpizuna eta kukulu entsalada cesar ozpin-olioarekin
Strognoff azpizuna eta kukulu entsalada cesar ozpin-olioarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Strogonoff azpizuna:
  • -txekor azpizuna, 500 g
  • -ziazerba saltsa, 2 koilarakada
  • -limoi erdiren zukua
  • -tipula bat
  • -oliba-olioa
  • -txahal-salda
  • -piperrauts gozoa, koilarakada bat
  • -tomate kontzentratua, koilarakada bat
  • -txanpinoiak, 200 g
  • -esne gaina, 250 g
  • -gatza
  • -piperbeltza
  • Cesar ozpin-olioa:
  • -4 antxoa
  • -gorringo bat
  • -baratxuri ale bat
  • -ziape saltsa, koilarakada bat
  • -ozpina
  • -limoi baten zukua
  • -Perrins saltsa
  • -gatza
  • -piperbeltza
  • -Parmesano gazta birrindua, koilarakada bat
  • Kukulu entsalada:
  • -2 kukulu
  • -cesar ozpin-olioa
  • Txanpinoi lehorrak:
  • -txanpinoiak
Prestaketa

Strogonoff azpizuna:

Erregosi tipula brunoise eran ebakita, bi koilarakada olio erabiliz. Gorrituta dagoenean, gehitu piperrautsa, piperbeltza, tomate-kontzentratua, limoi-zukua eta txahal-hondoa. Utzi saltsa lodi bat egin arte. Ontzea zuzendu.

Garbitu txanpinoiak, zatitu xerratan eta salteatu 2 koilarakada oliotan.

Zartagin bero batean koilarakada bat oliba-oliorekin txahal-haragi salpimentatua salteatu.

Gehitu txanpinoi salteatuak saltsan; bero dagoenean, gehitu haragi salteatua eta utzi egosten pare bat minutuz, haragia lehortu ez dadin.

Cesar ozpin-olioa:

Osagai guztiak ontzi batean sartu eta birringailuarekin ondo txikitu eta geroko gorde.

Kukulu entsalada:

Kukuluak uretatik pasa, iragazi eta juliana luzean ebaki. Ontzi batean sartu, ozpin-olioa bota, ondo nahastuta. Kristalezko ontzi batean jarriko dugu eta parmesano birrindu pixka bat jarriko diogu gainetik.

Txanpinoi lehorrak:

Txanpinoiak garbitu eta fin-fin ebakiko ditugu. Labe erretilu batean luzatu eta 80ºC-tan lehortu arte edukiko  ditugu.

 

Bukaera:

Plater sakon batean koilarakada on bat Strogonoff azpizun jarriko dugu. Gainetik txanpinoi lehorak jarriko ditugu eta ondoan kukulu entsaladaren ontzia.