Bigarrenak
Txekor isatsa:
Isatsa xerratan zatitu eta gatza bota. Irinetatik pasa eta oliotan frijitu. Olio horretan bertan barazkiak karratutxotan zatituta lapikoan sartu eta erregosi. Isats zatiak sartu, ardoa bota eta urritu. Saldarekin estali eta irakiten hasten denean, lapikoa itxi eta ordubete egosten utzi. Denbora igaro ondoren , lapikoa ireki, isats zatiak barazki gabe atera eta salda iragazi, koipea kendu eta saltsa loditu.
Beste aldetik porrua eta tipulina brunoise erara zatitu eta oliotan erregosi. Isats zatiei hezurra kendu eta haragia barazki erregosiekin nahastu. Saltsa pixkat sartu, gatzean probatu eta brick pastarekin hiruki batzuk egingo ditugu. Geroko gorde.
Barazki salteatuak:
Espiralak egiteko makinarekin azenario eta kalabazin espiralak egingo ditugu. Zartagin bero batean olio pixka bat bota eta barazkiak 2 minutuz salteatuko ditugu. Gatza bota eta atera sutatik.
BUKAERA:
Isats brickak labean sartu 180ºC tan 5 minutuz. Plater azal batean jarri eta ondoan isats saltsa bota. Hauen gainean turbante moduan barazki salteatuak jarriko ditugu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa