Bigarrenak
Arkume burgerra
Arkume pikatuari gatza eta currya jarriko dizkiogu. Nahastu eta hanburgesa forma emango diogu 150 gramoko zatitan. Geroko gorde.
Hanburgesa ogia
Orea landu geratu gabe, bolak osatu, 15 minutuz egoten utzi eta zapaldu.
Urarekin busti eta sesamoa gehitu.
Hartzitu ondoren, ordubete lurrunik gabe laberatu, 190ºC-tan 15 minutuz.
Hanburgesa sakramentuak
Tipula juliana eran zatitu eta oliotan gorritu egingo dugu. Bigundu denean txorrotada bat ardo beltz bota eta lehor geratu arte urrituko dugu.
Tomatea xerratan zatituko dugu.
Alberjinia makiltxoak zatitu, gatz eta irinetatik pasa eta frijitu. Oliotatik ateratzean eztia jarriko diegu gainetik.
Bukaera
Arkume hanburgesa zartaginean egingo dugu. Buelta emandakoan Idiazabal gazta xerrak jarriko dizkiogu urtu daitezen. Ogia erditik ireki eta ziape saltsa jarriko diogu, gainean arkume hanburgesa, gero tipula ardo beltzetan gorritua eta tomate xerrak, errukula eta ziape saltsa gehiago eta ogiarekin itxi. Plater batean jarri, ondoan alberjiania eztiarekin frijituta duela.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa