Bigarrenak
Erreboiloa
Erreboiloari burua kendu, eta erditik moztu. 5 errazio atera. Erreboilo zatiak gatzarekin eta piperbeltzarekin ondu, eta zartaginean salteatu, su bizian, azala gorantz dutela. Platera zerbitzatu aurretik, gratinadore azpian berotu, eta oliba olioarekin igurtzi, brotxa batekin.
Sagardo saltsa
Lapiko batean olioa bota, eta tipula xehatua sueztitu. Ondoren, sagardoa eta sagarrak gehitu, zurituta, ondo garbituta eta zatituta. Utzi dena 10 minutuz egosten, eta, gero, xehatu pixka bat, eta pasatu iragazki finetik. Jarri saltsa hori burruntzali batean, su motelean, eta irabiatu indarrez hagaxka batekin, eta, aldi berean, bota olio hari bat, saltsa emultsionatu arte.
Lasto-patatak
Patatak zuritu, eta mandolinarekin tira fin-finak egin; ur hotzetan garbitu, ondo lehortu, eta ekilore oliotan frijitu, kurruskari gelditu arte.
Barazki broxeta
Barazkiak zuritu, eta zatitu. Zartaginean gorrritu, eta broxeta makila batean sartuta utzi.
Bukaera
Plater batean, erroboilo zati bat jarri, labetik atera bezain pronto; broxeta makila erroboiloan sartu, eta sagardo saltsa gainetik bota; lasto-patatak ondoan jarri.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa