Bigarrenak
Sardina xerrak
Sardinei ezkatak kendu, xerratu, eta hotzean gorde, platerean jarri arte.
Piper aliolia
Pitxer batean piparrak, arrautza gorringoa eta gatz pixkat jarri, eta olioa pixkanaka sartu, birringailuarekin emultsioa egin arte; gero, biberoi batean sartu.
Labean erretako baratxuri krema
Baratxuri burua osorik sartu labean, 160 graduan, 20-30 minutuz; denbora igaro ondoren, baratxuri burua erditik zatitu, eta ale guztiak atera irazgailutik pasatzeko, eta ur pixka bat gehitu, krema finagoa geratzeko; hotzean gorde.
Perrexil olioa
Bi osagaiak pitxer batean sartu, gatz pixka batekin, eta birringailuarekin ondo txikitu; gero, biberoi batean sartu.
Tipula-eraztunak
Tenpura-irinarekin eta urarekin tenpura masa egin, eta erdi lodia utzi. ¿Tipula¿ eraztun batzuk moztu, eta tenpuran murgildu; pintza baten laguntzaz, pixka bat xurgatu, eta olio berotan sartu, frijitu arte; sukaldeko paperera atera.
Concasse tomatea
Tomatea zuritu eta haziak kenduko dizkiogu. Karratu txikietan moztuko ditugu eta zartagin batean oliba olioarekin salteatu bigundu arte.
Bukaera
Sardinak gatzatu eta zartagin bero batean gorritu azal aldetik; plater lau bat hartu, eta paraleloki jarri. Inguruan beste osagaiak jarri, kolore eta testurekin jolastuz
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa