Bigarrenak
Indioilarra
Indioilarra gatzatu, irinetatik pasatu, eta frijitu zartaginean olioarekin. Olio horretan tipula eta baratxuria ondo bigundu ondoren, tomatea gehitu, eta, 15 minutu igaro ondoren, ardo zuria gehitu, murriztu, eta piper txorizero purea bota. Azkenik, gordetako indioilarra bota. Saldaz estali. Probatu gatza, eta utzi su txikian egosten. 30 minutu edo gehiago beharko du. Limoi birrinduarekin bukatu.
Batata errea
Batata egosten jarri lapiko batean. Egin ondoren, zuritu, karratutxotan zatitu, eta zartagin batean olioarekin salteatu, kolorea har dezan; gatz pixka bat jarri.
Bukaera
Plater sakon batean koilarakada eder bat indioilar jarri, eta, ondoan, batata karratutxoak lagungarri gisa.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa