Bigarrenak
Hegaluzea tipularekin
Moztu tipulina eta piper berdea juliana eran, eta erregosi kazola batean gatzarekin eta olio tanta batzuekin; bizpahiru orduz sueztitu, tipularekin geratu arte. Bota urre-kolore ilunera. Une horretan, gehitu baratxuri xehatua, eta eman buelta batzuk. Busti edalontzi bete fumetekin, eta gorde. Zartagin edo kazola batean, olio oso beroan salteatu. Atun- edo hegaluze-xerrek erditik gordinik eta kanpotik txigortuta geratu behar dute.
Ondutako entsalada
Osorik dauden osagaiak zatitu, eta pote batean nahastu guztiak, potea itxi, astindu bat eman, eta gorde.
Oliba beltz olioa
Bi osagaiak elkartu, eta gazitzeko biberoi batean sartu.
Tomate marmelada
Tomateak zuritu, eta pipitak kendu; zati txikitan moztu, eta azukrearekin batera su baxuan egosten jarri, ziropa edo marmelada testura hartu arte, 20 bat minutuz, gutxi gorabehera.
Bukaera
Platerlaua batean, koilarekada bat tipulin gorritu jarri; gainean, hegaluze xerra eta ondutako entsalada, perrexil pixka bat eta oliba beltz olio tanta batzuk, eta, borobiltxo bat eginez, tomate marmelada.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa