Bigarrenak
Lapiko batean tipula, berakatza eta piper gorria bi ordu eta erdi inguru sueztitu. Barazkien nahasketa erdi eginda dagoenean, sagar txiki bat zatitu eta gehitu, zapore arrarorik bada kentzeko, eta sueztitzen jarraitu.
Aurreko nahasketa ondo sueztitu ondoren, txinotik edo pure-egitekotik pasatu, saltsa atera dadin. Gerorako gorde.
Zartagin batean, olio pixka bat berotzen jarri. Haragi zatiak irinetan pasatu, eta zartaginera bota. Haragia bi aldeetatik frijitu, gorritu arte.
Haragiak askatu duen zukuan beste tipula bat bota, eta 20-30 minutuz sueztitu, haragia bertan dagoela. Honi guztiari aldez aurretik gorde dugun salda bota, eta beste bi ordu eta erdiz utzi sueztitzen su motelean.
Haragia erdi eginda dagoenean, urteko ardo beltz pixka bat bota, kolore ilunagoa har dezan.
Zartaginean geratu den saltsa txino edo pure-egitekotik pasatu berriz.
Patatak zuritu, eta haragiaren tamainako zati borobilak egin. 30 minutu falta direnean, patatak lapikora bota haragiarekin eta saltsarekin
Azkenik, errazio bakoitzeko 50 g patata 100 g haragi aurkeztu platerean.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa