Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Sagargalak banilla saltsarekin
Sagargalak banilla saltsarekin
Osagaiak
  • Bizkotxoa:
  • 3 arrautza
  • Irina, 70 g
  • Azukrea, 70 g
  • Erdiko krema:
  • Gazta krema, 250 g
  • Esne-gaina, 100 g
  • Esne-gaina, 100 g
  • Azukre hautsa, 60 g
  • Limoi erdiaren zukua
  • 4 gelatina xafla
  • Sagar konpota:
  • 5 sagar
  • Azukrea, 50 g
  • 3 gelatina xafla
  • Kanela adar bat
  • Limoi erdiaren zukua
  • Ur pixka bat
  • Ardo beltz ziropa:
  • Ardo beltza, 300 g
  • Azukrea, 75 g
  • Limoi eta laranja azala
  • Banilla saltsa:
  • Esne-gaina, 180 g
  • Calvados pattarra, 70 g
  • 3 gorringo
  • Azukrea, 35 g
  • Banilla esentzia txorrotada bat
  • Menda hostoa
Prestaketa

Bizkotxoa

Ontzi batean arrautzak sartu azukrearekin eta harrotu bikoiztu arte. Ondoren, irina gehitu eta erretilu batean luzatuta laberatu 180ºC –an 15 minutuz.

Erdiko krema

350 gramo esne-gain azukre hautsarekin harrotu. Gazta kremarekin elkartu eta 50 gramo esne-gain berotu gelatina hezetuta urtu dadin eta gero beste 50 gramoak gehitu. Kremarekin nahastu, limoi zukua sartu eta bizkotxoaren gainean luzatu. Bizkotxoa lehendik ardo beltzaren ziroparekin busti behar dugu.

Sagar konpota

Sagarra erditik moztu, haziak kendu eta eltze batean azukrearekin, kanelarekin, limoi zukuarekin eta ur pixka batekin egosten jarri estalita. Sagarra egindakoan, kanela kendu eta ondo birrindu dena, iragazi eta gelatina xafla hezetuta sartu. Gazta krema hotzaren gainean luzatu eta hotzetan gogortzen utzi.

Ardo beltz ziropa

Eltze batean laranja eta limoi azalak azukrearekin eta ardoarekin batera berotzen jarri. Irakiten duenean, sutatik atera. Hori bizkotxoa bustitzeko izango da.

Banilla saltsa

Eltze batean esne-gaina, pattarra eta banilla esentzia  berotzen jarri. Beste eltze batean gorringoak azukrearekin nahastu.  Esne-gainak irakiten duenean, gorringoarekin elkartu eta sutan jarri loditu arte. Ontzi batean jarri eta hotzetan gorde.

BUKAERA

Sagargala zati bat moztu eta platerean jarri banilla saltsarekin. Menda orri bat jarri.