Azkenburukoak
Karameloa
Bananak zuritu eta erditik moztuta moldean sartu.
Zartagin batean azukrea urtzen jarri. Karamelizatutakoan, esne-gaina eta gurina gehitu eta karamelua egin. Bananen gainera bota.
Opil orea
Ontzi batean bananak sartu eta sardexkarekin zanpatu. Ondoren, hagaxka hartu eta gurina bigunduta gehitu, ondo elkartu eta azukrea bota, arrautzak gehitu. Bueltak ematen joango gara eta irina legamia hautsarekin nahastuko diogu. Pekan intxaurrak apurtu eta gehitu. Orea egindakoan, banana karamelizatuen gainera bota molde barruan eta laberatu 170ºC –an 35 minutuz.
Marrubi eta esne-gain nahastea
Marrubiak garbitu eta karratuetan moztu. Esne-gaina azukrearekin elkartu eta igo harrotu arte. Marrubiak eta menta juliana eran moztuta gehitu eta ondo nahastu.
Txokolate beltza eta kafe saltsa
Esne-gaina, gorringoa eta azukrea nahastu eta loditzen hasten denean, sutatik atera eta kafe hautsarekin eta txokolate beltzarekin nahastu.
Bukaera
Plater batean banana opil zati bat jarri, ondoan marrubi eta esne-gain nahastea eta azpian txokolate eta kafe saltsa
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa