Azkenburukoak
Aran tarta:
Gaztanbera, olioa, azukrea, limoi azal birrindua eta gatza nahastu egingo ditugu. Ondoren, irina eta legamia hautsan gehituko ditugu eta dena ondo landuko dugu ore bat lortu arte.
Orea tarta molde batean luzatuko dugu eta gainean aran-atalak jarriko ditigu bata bestearen ondoan. Kanela eta azukrearekin hautseztatuko dugu eta orea labean sartuko dugu 200ºC tan, gorrituta egon arte.
Esne gain eta mentarekin apainduko dugu.
Mango lassia:
Ontzi birringailu batean osagai guztiak sartuko ditugu olo edaria izan ezik eta ondo birrinduko dugu. Oso lodia geratzen bada olo edari pixka bat gehituko dugu. Edalontzi batean jarri eta eta mendarekin, azafrai pistilo eta mango makiltxo batzuekin apainduko dugu.
Aurkezpena:
Bi prestaketak bata bestearen ondoan aurkeztuko ditugu. Askari bat izango balitz bezala.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa