Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Olo ahia, sagar opilak ahuakate eta arrautzarekin eta koko esne, chia, banana eta mango sorbetea
Olo ahia, sagar opilak ahuakate eta arrautzarekin eta koko esne, chia, banana eta mango sorbetea
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Olo ahia:
  • Olo edaria, 250 g
  • Oloa, 6 koilarakada
  • Ahabia sorta bat
  • Astigar ziropa
  • Banana erdi bat
  • Sagar opilak:
  • Sagar bat
  • Esnea, 15 g
  • 3 arrautza
  • Olo irina, 30 g
  • Legamia hautsa, gramo bat
  • Limoi erdi baten zukua
  • Koko olioa
  • Ahuakate bat
  • 2 indioilar bular xerra
  • Koko esne, chia, banana eta mango sorbetea:
  • Koko esnea, 200 g
  • Banana erdi bat
  • Mango bat
  • Chia hazi sorta bat
  • Jogurta
Prestaketa

Olo ahia:

Eltze batean, olo edaria berotzen jarri, eta oloa gehituko diogu astigar ziroparekin. Lau minutuz, irakiten utzi loditu arte, eta sutatik atera. Pixka bat hozten utzi, eta ontzi batean sartu, eta gainean, banana xerratan moztuta eta ahabiak jarri.

Eskukada bat olo zartagin batean txigortu, gainetik botatzeko.

Sagar opilak:

Eltze batean, ura jarri, eta sagarra zuritu, zatitu, eta bertara sartu egosteko. Beste ontzi batean, bi gorringo, olo irina, esnea, sagar egosita, legamia hautsa eta limoi zukua ipini. Birringailuarekin txikitu. Zartagin batean, koko olio pixka bat jarri, eta berotzen denean, opilak egiten hasi. Gorritu ondoren, plater batean jarri, eta ahuakate zatiak gainean luzatu. Indioilar xerrak ere gehitu, eta beste arrautza oliotan frijitu soberan geratutako zuringoekin batera, eta ondoan jarri

Koko esne, chia, banana eta mango sorbetea:

Bezperatik, chia haziak esnetan hezetuko ditugu.

Ontzi batean, koko esnea, banana erdia, mangoa eta jogurta sartu, birrindu,  eta chia haziak gehitu.

 

BUKAERA:

Hiru prestaketak bata bestearen ondoan jarri.