Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Kuia eta laranja bizkotxoa gazta kremarekin eta mango eta laranja mermeladarekin
Kuia eta laranja bizkotxoa gazta kremarekin eta mango eta laranja mermeladarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Kuia eta laranja bizkotxoa:
  • Irina, 260 g
  • Legamia hautsa, 5 g
  • 4 arrautza
  • Gatza
  • Ekilore olioa, 200 ml
  • Azukre beltza, 230 g
  • Kuia, 250 g
  • Laranja azal birrindua
  • Laranja glasatua:
  • Laranja erdi baten zukua
  • Azukre hautsa, 300 g
  • Gazta krema gozoa:
  • Mascarponea, 200 g
  • Esne-gaina, 200 g
  • Azukrea, 75 g
  • Txokolate fideoak
  • Mango eta laranja marmelada:
  • Mango bat
  • 3 laranja
  • Azukrea, 150 g
  • Mango purea, 100 g
  • Laranja zukua, 100 g
  • Menda orriak
Prestaketa

Kuia eta laranja bizkotxoa:

Kuia birrindu, eta azukrearen erdiarekin batera, ontzi batean nahastu; 20 minutuz utzi.

Beste ontzi batean, arrautzak sartu, eta geratu den azukrearekin nahastu. Hagaxkaren laguntzaz altxatu, eta ondoren, irina, legamia hautsa eta ekilore olioa gehitu pixkanaka. Laranja birrindura eta kuia azukre nahasketa gehitu, eta moldean sartu. 180 ºC-an laberatu 25-30 minutuz.

Laranja glasatua:

Laranja zukua epeldu bertara azukrea hagaxkarekin nahastuz goazen bitartean.

 

Gazta krema gozoa:

Esne-gaina, gazta eta azukrea ontzi batean sartu, eta hagaxkarekin igo. Txokolate fideoekin nahastu, eta

mahuka batean sartu. Hotzean gorde.

Mango eta laranja marmelada:

Eltze batean, azukrea karamelizatzen jarri, eta laranja zukua eta mango purea gehitu. Irakiten hasten denean, mango zatiak eta laranja atalak sartu, eta 2 minutuz egosi.

BUKAERA:

Tarta gainean, laranja glasatua jarri, eta inguruan, gazta krema luzatuko dugu; erdian, mango eta laranja marmelada jarri. Apaintzeko, menda orriak jarri.