Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Rafa Gorrotxategiren bolatuak txokolate beroarekin
Rafa Gorrotxategiren bolatuak txokolate beroarekin
Osagaiak
  • Bolatuak egiteko:
  • -Arrautza zuringo bat
  • -Azukrea, 240 g
  • -Ura, 330 cl
  • Txokolate beroa egiteko:
  • -Txokolate hautsa
  • -Esnea
  • Txokolate bainua:
  • -Txokolate beltza, 200 g
  • -Kakao koipea, 100 g
  • Esne-gainezko izozkia:
  • -Esne-gaina, 500 g
  • -Azukrea, 55 g
  • -Arrautzak, 2
  • -Banilla lurrina
  • -Esne kondentsatua, 75 g
  • Arbendol karamelatua:
  • -Arbendol aleak, 150 g
  • -Azukrea, 150 g
  • -Ur pixka bat
Prestaketa

Bolatuak egiteko:

Arrautzaren zuringoa eta 120 g azukre jarriko ditugu lapiko batean berotzen. Nahasketa berotzen den heinean, gainerako azukrea gehitzen joango gara pixkanaka-pixkanaka, bi elementuak ondo elkartu arte.

Beste ontzi batean ura eta azukrea jarriko ditugu irakiten. 124 gradutara iristen denean limoi tanta batzuk botako ditugu. Nahasketa 128 gradutara iristen denean, sua itzaliko dugu eta beste lapikoan geneukan nahasketa, zuringo, ur eta azukrearena, gehituko diogu.

Dena ondo irabiatuko dugu, eta nahasketa igotzen hasiko dela ikusiko dugu. Bigarren aldiz igotzen denean, moldean sartuko dugu bolatuek forma har dezaten

Txokolate beroa egiteko:

Esnea eta txokolate hautsa sutan nahastuko ditugu apurka-apurka nahasketak loditasuna hartu arte

Aurkezpena:

Alde batetik, "Bolatuak" ur edalontzi batean sartuko ditugu, eta bestetik, txokolate beroa kikara batean aurkeztuko dugu.