Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Red velvet bizkotxoa txokolate zuri kremarekin
Red velvet bizkotxoa txokolate zuri kremarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Red velvet bizkotxoa:
  • Irina, 515 g
  • Bikarbonatoa, 10 g
  • Ozpina, 6 g
  • Gatza
  • Kakao hautsa, 15 g
  • Gurina, 150 g
  • Azukrea, 400 g
  • Arrautza. 155 g
  • Esnea, 255 g
  • Banilla adar bat
  • Koloratzaile gorria, 3 g
  • Greziar jogurta, 180 g
  • Txokolate zuri krema:
  • Gurina, 150 g
  • Txokolate zuria, 110 g
  • Azukre-hautsa, 200 g
  • Gazta krema, 500 g
  • Fruitu gorriak apaintzeko:
  • Marrubiak
  • Mugurdiak
  • Andere-mahatsak
  • Ahabiak
  • Azukrea
  • Menda orriak
  • Mugurdi saltsa:
  • Mugurdiak, 250 g
  • Azukrea, 65 g
  • Limoi baten zukua
Prestaketa

Red velvet bizkotxoa:

Ontzi batean irina, gatza, kakao hautsa eta koloratzailea nahastu.

Beste ontzi batean, gurina bigundu azukrearekin eta arrautzak pixkanaka gehitu. Bertara jogurta eta hautsak gehitu eta ondo nahastu. Azkenik esnea, bikarbonatoa eta ozpina. Ondo nahastu eta moldean sartu ondoren, laberatu 170 º C-tan, 30 minutuz.

Bizkotxoa hoztu ondoren, xerratan moztu eta bakoitzean krema luzatu zentimetro bateko lodierarekin. Bata bestearen gainean jarri eta tapari izkinan jarriko dizkiogu krema punta batzuk. Erdian fruitu gorriak jarri.

Txokolate zuri krema:

Ontzi batean gurina bigundu azukre-hautsarekin eta txokolate zuri urtuarekin nahastu. Gazta krema gehitu eta hagaxkarekin ondo nahastu. Hotzean gorde.

Mugurdi saltsa:

Zartagin batean mugurdiak azukrearekin nahastu eta berotzen jarri. Mugurdiak biguntzean, limoi zukua gehitu, birrindu, iragazi eta hotzean gorde.

 

BUKAERA:

Tartaren ondoan saltsa jarri.

 

Errezeta justu geratzen bada, txokolate zuria urtu eta egin dezala marrazkiren bat dekoratzeko