Azkenburukoak
Tarta oinarria:
Galletak apurtu, gurina eta anis likorearekin nahastu eta tarta ontzia bete. 5 minutuz, 180 º Can laberatu.
Limoizko moussea:
Eltze batean limoi zukua jarri eta epeltzen jarri. Gelatina orriak ur hotzetan hezetu. Limoi zukuari azukrea nahastu, gelatina orriak hezetuta gehitu eta ondo desegin. Sutatik atera. Ontzi batera pasa eta jogurtarekin elkartu. Pixka bat hozten den bitartean, esne-gaina harrotu eta bi nahasketak elkartu. Galletaren gainera bota.
Mango eta banana gozoa:
Zartagin batean azukrea karamelatzen jarri. Mangoa eta banana zuritu, karratutxotan moztu eta bertara bota, baita marakuia zukua ere. 10 minutuz egosten utzi eta amaieran limoi zukua bota. Hozten utzi.
Mugurdi saltsa:
Osagai guztiak elkartu eta sutan jarri. 10 minutuz irakin, birrindu, iragazi eta hotzean gorde.
BUKAERA:
Tarta zati bat moztu eta ondoan mugurdi saltsa eta mango eta banana gozoa jarri.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa