Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Karakola opila kanela, hurra eta mahaspasekin, eta kafea izotzekin
Karakola opila kanela, hurra eta mahaspasekin, eta kafea izotzekin
Osagaiak
  • Karakola orea:
  • Ilar irina, 375 g
  • Gatza, 8 g
  • Azukrea, 50 g
  • Legami freskoa, 20 g
  • Gurina, 25 g
  • Esnea, 140 g
  • Ura, 45 g
  • Gurina, 125 g
  • Kanela hautsa
  • Hur xigortuak
  • Mahaspasak
  • Krema gozoa
  • Opilarentzako distira:
  • Esnea, 100 g
  • Azukrea, 100 g
  • Kafea izotzarekin:
  • Kafea, 2 koilarakada
  • Azukrea, 2 koilarakadatxo
  • Ur beroa, 2 koilarakada
  • Izotza
  • Esnea
  • Hur karamelizatuak, zerbait gehiago behar bada
  • Hurrak, 100 g
  • Azukrea, 60 g
  • Ur pixka bat
Prestaketa

Karakola orea:

Lehenengo ataleko osagaiak hartu eta irinarekin sumendi bat egingo dugu, eskuekin landu eta ore bat egin arte. Masa bikoizten utziko dugu ordu betez. Ondoren, orea arrabolarekin ireki, gurina erdian jarri, tolestu eta luzatu egingo dugu, nahi den lodiera lortu arte. Hau bi aldiz egingo dugu eta azkeneko tolesdura ematerakoan. Krema gozoa zabaldu, bertara mahaspasak eta hurrak zatituta sartu, eta bildu ondoren bi behatzen lodierako xerrak moztu eta labe erretilu batean kokatuta berriro bikoizten jarriko dugu. Orduan laberatu 180 ºCan 15 – 20 minutuz. Labetik ateratzean, gainetik distira igurtzi brotxa batekin eta kanela hautsa bota.

Opilarentzako distira:

Bi osagaiak eltze batean jarri, irakin eta hotzean gorde.

Kafea izotzarekin:

Ontzi batean kafea, azukrea eta ur beroa nahastu eta hagaxka batekin harrotu aparra egin arte. Edalontzi batera izotza bota eta esnearekin erdiraino bete. Koilara baten laguntzaz kafe aparra gainetik jarri.

Bukaera:

Opila hozten denean kafearen ondoan jarri.