Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Gazta tarta irasagar-gozokiarekin eta pikudun muesliarekin
Gazta tarta irasagar-gozokiarekin eta pikudun muesliarekin
Osagaiak
  • Gazta tarta:
  • Esne gaina, 200 g
  • Gazta krematsua, 200 g
  • Azukrea, 100 g
  • 2 gelatina-orri
  • Limoi baten zukua
  • Galletak, 200 g
  • Gurina, 75 g
  • Irasagar-gozoki estalkia:
  • Irasagar-gozokia, 300 g
  • Gelatina orriak, 15 g
  • Ura, 125 g
  • Pikudun mueslia:
  • Piku lehorrak, 60 g
  • Oloa, 100 g
  • Pinaziak, 20 g
  • Ura, 1 koilarakada
  • Astigar jarabea, 60 g
  • 8 piku
  • Banila adar bat
  • Gurina, 30 g
Prestaketa

Gazta tarta

Galletak apurtu eta gurin urtuarekin nahastu. Tarta ontzian luzatu, eta laberatu 160 ºC-an 5 minutuz.

Gelatina orriak ur hotzean sartu hidratatzeko.

Esne-gain pixka bat hartu, eta berotzen jarriko dugu gelatina urtu dadin. Gazta krematsuarekin nahastuko dugu, eta limoi zukua gehitu. Bitartean esne-gaina harrotu, eta beste prestaketarekin elkartu. Ontziratu gaileta gainean.

 

Irasagar-gozoki estalkia

Irasagarra eltze batean jarri urarekin, eta berotzen utzi desegin dadin. Bi osagaiak elkartzen direnean gelatina orriak gehitu, urtu eta gazta kremaren gainetik luzatu.

 

Pikudun mueslia

Labea berotu egingo dugu 150 ºCan. Piku lehorrak txikitu eta ontzi batean nahastu  oloarekin eta pinaziekin. Eltze batean ura eta astigar jarabea sartu, eta irakiten jarriko dugu. Ondoren, aurreko prestaketarekin nahastu eta karamelatzen utzi. Labeko paper baten gainean pilatxoak egin, eta hozten utzi. Zartagin batera gurina bota eta banila adarraren haziak erantsi. Pikuak erditik moztu eta gorritzen jarri. Koilarakada bat astigar ziropa bota, eta murrizten utzi karamelatu arte. Mueslia gainetik banatu.

 

BUKAERA

Plater batean tarta zati bat jarri eta pikudun mueslia ondoan.