Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Josebaren zerealdun croissant eta napolitanak txokolate eta kanela smoothiearekin
Josebaren zerealdun croissant eta napolitanak txokolate eta kanela smoothiearekin
Osagaiak
  • Zerealdun croissant orea:
  • Irin sendoa, 310 g
  • Zerealdun irina, 200 g
  • Azukrea, 50 g
  • Gatza, 2 g
  • Esnea, 120 g
  • Ura, 50 g
  • Legamia, 30 g
  • Gurina, 30 g
  • Distira zukua:
  • Esnea, 150 g
  • Azukrea, 150 g
  • Txokolate eta kanela smoothiea:
  • Esnea, 250 g
  • Esne gaina, 125 g
  • Banilla adar bat
  • Azukrea, 40 g
  • Txokolate beltza, 80 g
  • Gurina, 20 g
  • Kanela hautsa, koilarakada txiki bat
  • Azukrea, koilarakada bat
  • Esne gaina, 250 g
Prestaketa

Zerealdun croissant eta napolitana orea

Ontzi batean osagai guztiak sartuko ditugu gurina izan ezik eta eskuekin landuko ditugu, ore bat egin arte. 30 minutuz egoten utziko dugu, orea hazi dadin. Arrabolarekin orea luzatu eta erdian gurina sartuko dugu, estali eta berriro luzatuko dugu, bi aldiz, orea tolestu arte. Hiruki formarekin moztu eta bildu, croissant forma eman arte. Berriro orea hazten utzi bikoiztu arte eta laberatu, 180ºC-tan 15-20 minutuz. Labetik ateratzean esne eta azukre zukuarekin distira emango diogu.

Distira zukua

Zuku hau egiteko, bi osagaiak eltze batean jarri, irakin bat eman eta hoztu.

Txokolate eta kanela smoothiea

Eltze batean esnea, esne gaina eta azukrea berotzen jarriko dugu. Banilla adarra erditik irekita eta haziak kenduta sartu. Infusioa egiten denean, txokolatea sartu, urtzen utzi eta jarraian gurina gehituta ondo nahastu. Iragazi eta hotzean gorde.

Beste aldetik, ontzi batean esne gaina, kanela hautsa eta azukrea sartu. Hagaxkarekin harrotu eta gozogintzako zorro batean sartu. Hotzean gorde.

Kopa batean txokolate zopa sartuko dugu eta bukaera kanela aparrarekin beteko dugu. Kanela hautsarekin hautseztatu. Smoothiea croissant eta napolitanarekin batera zerbitzatu.