Azkenburukoak
Gaileta orea
Osagai lehorrekin sumendi bat egin eta erdian osagai hezeak sartu, ondo landu eskuekin ore bat egin arte eta hozten utzi. Arrabol batekin luzatu irinaren laguntzaz eta zartaginean erre.
Banana eta karamelu betegarria
Zartagin batean azukrea karamelizatu. Beste aldetik, esne gaina bananarekin txikitu eta azukre karamelizatura bota. Bi osagaiak batzen direnean, hozten utzi.
Karamelu krema
Gelatina uretan beratu. Karamelu lehorra prestatu: azukrea lapiko batean gorritu arte berotu eta banana zatitiuta gehitu. Beste lapiko batean esnea banilla arraspatuarekin irakin eta pixkanaka karameluaren gainean bota. Gorringoa Maizenarekin nahastu. Esnea karamelu beroaren nahasketara bota, berriro zartaginera bota eta 2 minutuz irakiten utzi. Etengabe eragin, gozogintzako krema baten testura lortu arte. Sutatik kanpo, gelatina gehitu. Nahasketaren tenperatura jeistean, gatza eta gurina gehitu.
Esne gaina harrotua
Lau osagaiak ontzi batean batu eta harrotu.
Bananak limoi zukuarekin
Bananak zuritu eta karratutxotan zatitu. Limoi zukuarekin, azal birrindurarekin eta azukrearekin batu.
Bukaera
Edalontzi batean koilarakada bat karamelu krema botako dugu, ondoan gaileta zati batzuk jarri, aldamenean banana marmelada, gainean esne gaina harrotua eta denetik banana eta karamelu saltsa botako dugu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa