Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Euskal pastel gereziduna eta banilla irabiakia
Euskal pastel gereziduna eta banilla irabiakia
Osagaiak
  • Pastelaren orea:
  • Irina, 285 g
  • Gurina, 175 g
  • Azukrea, 200 g
  • Banilla adar erdi
  • 2 gorringo
  • Arrautza bat
  • Legamia hautsa, 15 g
  • Gatz pixka bat
  • Arrautza bat, pastela margotzeko
  • Gerezi marmelada:
  • Gereziak (hezur gabe), 500 g
  • Ahabi purea, 150 g
  • Azukrea, 400 g
  • Limoi erdiren zukua
  • Banilla irabiakia:
  • Esne gaina, 250 g
  • 3 gorringo
  • Azukrea, 50 g
  • Banilla adar bat
  • Esne gaina harrotua, 2 koilarakada
  • Kanela hautsa
  • Menda hosto batzuk
Prestaketa

Pastelaren orea

Gurina bigundu eta azukrea eta banilla adarra gehitu. Arrautzak banan banan sartu eta jarraian irina, gatza eta legamia hautsa. Ondo nahastu eta orea zorro batean sartu. Moldearen oinarria orez estali, gainean gerezi marmelada jarri eta orearekin estali. Arrautza irabiatuarekin nahastu, sardeskarekin marra batzuk egin eta laberatu, 180ºC tan 30 minutuz.

Gerezi marmelada

Ontzi batean gereziak azukrearekin nahastuko ditugu eta 2 orduz utziko ditugu gereziaren urak azukrea urtu dezan. Jarraian sutan jarri eta irakiten hasten denean, ahabi eta limoi zukuak gehituko dizkiogu. 15 minutuz irakiten edukiko dugu. Hotzean gorde.

Banilla irabiakia

Ontzi batean esne gaina irakiten jarri banilla adar irekiarekin. Bestalde, beste ontzian gorringoak azukrearekin nahastuta esne gain beroa gehituko diogu eta sutan 2 minutuz edukiko dugu irakin gabe. Hotzean gorde.

Bukaera

Plater batean pastel zati bat jarri eta ondoan edalontzi batean, banilla irabiakia sartuko dugu eta gainean koilarakada bat esne gain harrotu jarri, kanela hauts pixka batekin. Menda hosto batzuekin bukatu.