Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Errezil sagar tarta intxaur gailetarekin eta sagardo saltsarekin
Errezil sagar tarta intxaur gailetarekin eta sagardo saltsarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Intxaur gaileta:
  • Intxaur txikituak, 125 g
  • Azukrea, 50 g
  • Irina, 100 g
  • Gurin bigundua, 60 g
  • Orea:
  • Gurina, 80 g
  • Azukrea, 150 g
  • Esne-gaina, 225 g
  • Legamia hautsa, 16 g
  • Banilla adar erdia
  • 2 arrautza
  • Irina, 165 g
  • Errezil sagarra:
  • 6 errezil sagar
  • Gurina
  • Azukrea, koilarakada bat
  • Limoi baten zukua
  • Sagardo saltsa:
  • Sagardoa, 200g
  • Azukrea, 50 g
  • Ura, 10 g
  • Lodigarria, 10 g
  • Jogurt moussea:
  • 2 jogurt
  • Esne-gaina, 80 g
  • Azukrea, koilarakada bat
  • Intxaur karamelatuak, eskukada bat
Prestaketa

Intxaur gaileta:

Osagai guztiak ontzi batean sartu eta oretu.

Orea:

Ontzi batean gurina azukrearekin nahastu, arrautzak gehitu eta irina, legamia, esne-gaina. Banilla pixkanaka gehitzen joan, ondo nahastu arte. Geroko gorde.

Errezil sagarra:

Sagarrak zuritu eta xerratan ebaki. Zartagin bat berotu eta gurina bota. Sagar zatiak salteatzen joan. Limoi zukua eta azukrea ere sartu eta karamelatu.

Sagardo saltsa:

Urarekin eta azukrearekin karamelu bat egin eta, urre kolorea hartu duenean, sagardoarekin aireratu, lodigarriarekin loditu birringailuaren laguntzaz eta biberoi batean sartu.

Jogurt moussea:

Esne-gaina azukrearekin nahastu eta harrotu egingo dugu. Jogurtarekin nahastu eta geroko gorde.

Bukaera:

Laberatu krema, sagarrak gainetik eta ondoren intxaur gaileta zatituta. 170ºC tara 25 minutuz molde batean.

Plater batean zatitxo bat jarri eta glas azukrearekin hautseztatuko dugu. Sagardo saltsa eta jogurt mousse koilarakada bat ondoan jarri. Intxaur karamelatuarekin hautseztatu.