Azkenburukoak
Txokolatezko bizkotxoa:
Arrautzak eta azukrea ontzi batera bota eta hagaxka batekin harrotu. Irina eta legamia hautsa gehitu eta txokolatearekin eta gurin urtuarekin nahastu. Tarta moldean sartu eta labe beroan eduki 170 ºC-tan 25 minutuz.
Almibarra:
Ura eta azukrea nahastu eta irakin bat eman. Gerezi likorea bota eta hotzean gorde.
Barruko krema:
90 g esne-gain azukrearekin berotu eta banilla adar irekia gehitu. Txokolate zuria urtu eta, hozten denean, esne-gain harrotuarekin nahastu. Hotzean gorde.
Marrubi marmelada:
Marrubi purea berotu eta azukrea pektinarekin bota. Irakin eta marrubiak zatituta sartu, nahastu, plastikozko ontzi batera pasa eta hotzean gorde.
Banilla-saltsa:
Osagai guztiak kazola batean berotu, loditu arte. Hotzean gorde.
BUKAERA:
Txokolatezko bizkotxo 3 xerra jarri, almibarrarekin hezetu eta bi xerren erdian marrubi marmelada jarri eta kanpotik krema. Bata bestearen gainean jarri eta gaineko xerran krema luzatu eta txokolate beltz txirbilak gainetik bota.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa