Azkenburukoak
Donut orea:
Gurina, azukrea, arrautzak, legamia eta kanela bol batean nahastu eta irina poliki-poliki gehitu, osagai guztiak nahastuz.
Ondoren, pixkanaka esnea gehitu eta orea lantzen jarraituko dugu, ore homogeneo bat izan arte. 10 minutuz egoten utzi, eta, ondoren, pastelgintzako arrabolarekin luzatu. Pasta ebakitzailearekin orea ebaki eta olioarekin igurtzitako ontzi batean utzi. Hartzitzen utziko ditugu bikoitzak egin arte. Ontzi batean olioa berotzen jarriko dugu eta 160ºC-tara iristean, bi aldeetatik frijituko ditugu. Paper xurgatzailera atera eta lehortzen direnean batzuk txokolate urtutik pasako ditugu eta beste batzuk azukre-glasetik.
Azukre glasa:
Ontzi batean azukre arina sartu eta esne epela botatzen joango gara nahasten dugun bitartean. Hotzean gorde.
Txokolate urtuak:
Txokolate bakoitza ontzi desberdinean jarri eta mikrouhinean urtu. Donutak hoztu direnean, txokolateekin estaliko ditugu.
Bukaera:
Donutak epeldu direnean, azukre glasetik pasako ditugu eta xukatzen utzi. Beste donut batzuk txokolate urtutik pasa eta txokolate fideoak bota. Gogortzen utzi.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa