Azkenburukoak
1) Labea 180°C-tan berotzen jarri.
2) Ontzi batean olo zahia, amanda hautsa, koko azukrea, altxagaia eta gatza nahasi.
3) Banilla, banana lehertuak (purea bat lortu behar duzue) eta arraultza gehitu. Ongi nahasi.
4) Pixkanaka-pixkanaka esne begetala gehitu, nahasi.
5) Hurrak erdibituta eta txokolate zatiak gehitu.
6) Orea laukiluze formako molde batean isuri.
7) Gainetik banana zatiak, txokolatea edo hurrak gehitu ahal dituzue (aukeran).
8) Labean sartu 45 minutu inguru (egosi den ikusi labana baten punta barnean sartuz. Beharrezkoa bada utzi pixka bat gehiago).
9) Labetik atera eta osoki hozten utzi moldetik kendu baino lehen.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa