Azkenburukoak
Tutu orea
Laranjaren azal birrindua azukrearekin nahastu. Osagai guztiak ontzi batean elkartu, eta eskuekin landu; hotzean gorde 20 minutuz. Denbora pasa ostean, metalezko tutuak hartu, eta olioarekin igurtzi, ore zati bat jarri, eta bueltak eman, metalezko tutua orearekin bildu arte. Oliotan frijitu, eta paper xurgatzailera atera.
Ezti krema
Lapiko batean, eztia karamelatzen jarri; kolore pixka bat hartzean, esne-gaina eta gorringoak gehitu, eta 85 gradura arte egosi. Sutatik atera, eta gelatina gehitu. Hotzean gorde 6 orduz.
Intxaur saltsa
Intxaurrak zanpatu eta txikitu; ontzi batean beste osagaiekin nahastu, eta irakiten jarri 20-25 minutuz.
Madari karamelatua
Madariak zuritu. Zartagin batean, eztia karamelatu, eta madariak gehitu. Egiten utzi, eta geroko gorde.
Bukaera
Plater sakon batean, koilarakada bat intxaur saltsa bota; erdian 3 sagar zati jarri, eta, gainean, bi tutu ezti kremaz beteta.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa