Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Brioche torradak limoi krema eta txokolate zuri zoparekin
Brioche torradak limoi krema eta txokolate zuri zoparekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Torradak:
  • - Brioche ogi bat
  • - Esnea, 250 g
  • - Esne-gaina, 250 g
  • - 3 arrautza
  • - Azukrea, 80 g
  • - Gurina
  • - Azukrea
  • Limoi krema:
  • - Gurina, dadotan, 60 g
  • - Azukrea, 150 g
  • - 2 arrautza
  • - 2 gorringo
  • - Limoi zukua, 55 g
  • - Limoiaren azal birrindua, 5 g
  • Txokolate zuri zopa:
  • - Esne-gaina, 100 g
  • - Esnea, 25 g
  • - Txokolate zuria, 50 g
  • Katu mihiak:
  • - Gurina, 125 g
  • - Azukre arina, 125 g
  • - Irina, 190 g
  • - Arrautza bat
  • - Esnea, txorrotadatxo bat
Prestaketa

Torradak

Zatitu briochea karratutan, eta erretilu batean jarri. Beste ontzi batean, 4 arrautzak, azukrea, esne-gaina eta esnea jarri, eta ondo irabiatu; briochearen gainera bota, eta utzi hurrengo egunera arte, ondo busti daitezen.

Limoi krema

Nahastu osagai guztiak, gurina eta limoiaren azal birrindua izan ezik. Krema ingeles bat izango balitz bezala egosi, 85 gradu arte. Atera, eta ontzi hotz batean gurina bota, eta limoiaren azal birrindua gehitu hagatxo baten laguntzarekin. Hozkailuan hozten utzi.

Txokolate zuri zopa

Esne-gaina eta esnea epeldu, eta poliki-poliki txokolate zuria bertan urtu.

Katu mihiak

Gurin bigunari gehitu azukrea, arrautzak, irina eta txorrotada bat esne; utzi pausatzen, sartu mahukan, eta egin tira meheak. Laberatu 170 graduan.

Bukaera

Zartagin bero batean, gurin zati bat urtu; brioche zatia azukretan pasatu, eta zartaginera bora. Bi aldeetatik gorritu, eta erretilu batera atera. Gainetik koilarakada bat azukre jarri, eta karamelatu. Plater sakon batean jarri, txokolate zuri zopa pixka bat bota, eta torradaren gainean limoi krema puntu batzuk jarri.