Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Krema gozoz eta marmeladaz beteriko krepeak
Krema gozoz eta marmeladaz beteriko krepeak
Osagaiak
  • Krema gozoa:
  • - Esnea, 500 g
  • - Arto-irina, 25 g
  • - Irina, 10 g
  • -Azukrea, 75 g
  • - 2 arrautza
  • - 2 gorringo
  • - Banilla adar bat
  • Krepe-masa:
  • - 3 arrautza
  • - Gozogintzako irina, 200 g
  • - Esnea, 500 g
  • - Azukrea, 25 g
  • - Gurina, 50 g
  • - Gatz pixka bat
  • Krepearen saltsa:
  • - Gurina, 75 g
  • - Azukrea, 50 g
  • - Laranja zukua, 200 g
  • - Laranjaren azal birrindua
  • - Laranja likorea, 75 g
Prestaketa

Krema gozoa

Egosi esne guztia banilla adarrerakin; ondoren, azukrea eta kafe disolbagarria lehortu. Esnea 5 minutu inguru utzi infusioan. Kendu lurrintzailea. Bol batean, almidoia esne-gainarekin disolbatu, hagatxo baten laguntzaz. Gehitu gorringoak, eta nahastu oso ondo. Nahasketa hori esne beroaren gainean bota, mugitzeari utzi gabe. Irakin poliki-poliki krema, zanpatu arte; hagaxka baten laguntzaz, eragin etengabe. Iragazi eta ontzi egoki batera atera, eta, gorde, plastiko batekin tapatuta.

Krepe-masa

Urtu gurina. Entsalada-ontzi batean, bota irina, azukrea, gatza eta arrautzak, gehitu esnea, nahastu leun irabiagailuarekin, eta gehitu gurina. Utzi masa ordubetez  geldirik. Berotu zartagin bat olio pixka batekin, bota koilarakada bat ore,eta gorritu; ondoren, irauli krepea. Egin beste minutu batzuez, eta errepikatu prozesua masa bukatu arte.

Krepearen saltsa

Azukrea karamelatzen jarri lehorrean; urre-kolorea hartzen duenean, gehitu zukua, azal birrinduarekin batera, eta utzi irakiten loditasuna lortu arte, eta gurina gehitu.

Bukaera

Krepeak zabaldu, eta albo batean krema gozoa eta bestean marmelada jarri. Krepeak haize-emaile forman bildu, eta gehitu. Zukuz busti, eta beroak daudenean, saltsa bota.