Itxi

Jateko Modukoa

Jateko Modukoa

Jateko Modukoa

22:30ean

Lotsarik gabeko gonbidatu eta sukaldari ausartak, gaur gauean "Jateko Modukoa" saioan

EITB Media

Musuek, jokoek eta proba pikanteek osteguneko saioa berotuko dute.

0:00

Gaur gauean, Klaudio Landaren gidaritzapean, "Jateko Modukoa" saioaren beste atal bat egongo da ikusgai ETB1en. Anakoz bilbotarra, Agor bermeotarra eta Xabier donostiarra izango dira Iker gonbidatuarentzat kozinatuko duten sukaldariak. Menu osoa dastatzeko aukera izango du azken horrek: lehen bi platerak, berak proposatutakoak, eta postrea, sukaldari bakoitzaren aukerakoa.

Tximista bat bezalakoa da Iker, bizia eta umore zalea. Harreman luze baten ondoren, abenturarako prest dago, eta lasartearra erlazio serio bat izateko beldurra kenduko dion mutil baten bila etorri da "Jateko Modukoa" saiora. Zein sukaldari gustatuko zaio lehen begi kolpean?

Ikerrek ez die lan erraza jarriko sukaldariei: Donostiako alde zaharreko taberna batean askotan eskatzen duen jaki bat eskatu du lehen errezetarako. Bigarrenerako, aldiz, errezeta tradizional bat kozinatu beharko dute. Sukaldariek zailtasunei aurre egin beharko diete, eta errezetarik gabe, noski.

Hitzorduen unea heltzerako, tenperaturak nabarmen egingo du gora, eta sukaldariek Ikerrekin bakarka duten denbora tartea baliatuko dute gonbidatua hobeto ezagutzeko. Giroa bero-bero egongo da: Xabierrek gorputzeko gune erotikoekin jokoak egingo ditu, Agorrek kamiseta igo beharko du, eta Anakozi zinemakoen moduko musua ematea egokituko zaio. Norekin izango du Ikerrek kimikarik handiena?

Plater bakoitza nork prestatu duen jakin gabe probatu eta ebaluatu beharko du. Amaieran, jatekoa prestatu duten hiru sukaldarien artean, jakirik gustukoenak prestatzea lortu duena hobeto ezagutzeko aukera izango du, afari erromantiko batean. Bertan, biek jakingo dute ea Ikerri gehien gustatu zaion sukaldariak prestatu dituen jateko moduko plater gehien. Bat egingo dute, ala beste batek lortuko du janariaren bidez gonbidatua konkistatzea?

"Jateko Modukoa" ostegunetan izaten da ikusgai 22:30etik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.