Eliteko zesta-punta: 2024-25 denboraldiko Eusko Label Winter Series Txapelketa | Jai Alai EITB Media

Eusko Label Winter Series

EUSKO LABEL WINTER SERIESEKO FINALA
2024-25ko denboraldiko Eusko Label Winter Series txapelketako finala: Erkiaga-Ibarluzea vs Laduche-Manci 2:05:24 min.

Eusko Label Winter Series

FINALERDIETAKO LIGAXKA
6. JARDUNALDIA
Postua
Bikotea
Puntuak
1
Erkiaga-Ibarluzea
12
2
Laduche-Manci
7
3
Urreisti-Gorka
4
4
Urrutia-Basque
1

WINTER SERIES 2024-25: TANTORIK ONENAK

WINTER SERIES 2024-25: KRONIKAK

1:36

Zesta punta

Todor Azurtza eta Geneva Aiarra, Boisetik Gernikako Jai Alai pilotalekura

ANE MURUAMENDIARAZ | EITB MEDIA

Geneva eta Todor Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako ligaxkako azken jardunaldian izan dira, frontoian, eta EITBk elkarrizketatu egin ditu. Esan digutenez, biziki gozatu dute zesta puntaz.

1:23

Zesta punta

Manci eta Ibarluzea: bi atzelariak prest daude igandeko final handirako!

ANE MURUAMENDIARAZ | EITB MEDIA

Mikel Manci eta Ion Ibarluzea elkarren aurka arituko dira igandean, Eusko Label Winter Serieseko final handian, eta astelehenean, finalerdietako ligaxkako azken jardunaldian, Gernikako Jai Alai pilotalekuan izan dira. EITBk elkarrizketatu egin ditu.

1:42

Eusko Label Winter Series

Mikel Manci: ''Finalean, gakoa izango da Erkiaga saihesten saiatzea eta gure aukerak ondo aprobetxatzea''

EITB MEDIA

Mutrikuko atzelariak eta Ludovic Laduchek, astelehenean, Eusko Label Winter Serieseko final handirako txartela lortu zuten; partida otsailaren 16an jokatuko dute. EITBk Manci elkarrizketatu du, astearte gauean.

0:14

HERIOTZA

Ludovic Laduchek Patrick Lerga pilotari ohia izan du gogoan

Winter Series txapelketako finalerdietako ligaxkako partida amaitu ondoren, Ludovic Laduche aurrelariak oraintsu zendutako Patrick Lerga pilotari ohia, Getariako (Lapurdi) Olharroa klubeko kidea, izan du gogoan.

2:03

Eusko Label Winter Series

Remen, Gernika-Lumoko giro bikaina hizpide: ''Duela lau urte, ez nuen sinetsiko horrela egotea''

EITB MEDIA

Juan Ramon Rementeria, "Remen" handia, astelehenero izaten da Gernika-Lumoko pilotalekuan, Eusko Label Winter Series txapelketaz gozatzeko; puntista mitikoak nabarmendu du gazte asko dabiltzala pilotalekuko harmailetan.

2:07

Zesta-punta

Noaingo zaleak, Eusko Label Winter Serieseko festan murgilduta

EITB MEDIA

2024-2025 Eusko Label Winter Serieseko 10. jardunaldiko bi partidak eman diote amaiera 2024ari, zesta-puntari dagokionez. Gernika-Lumoko (Bizkaia) Jai Alai frontoian Noaingo (Nafarroa) zale batzuk bertaratu dira. Zale amorratuak dira, eta hainbat bitxikeria kontatu dizkigute.

5:10

Eusko Label Winter Series

Honela prestatzen du bere burua Eusko Label Winter Seriesen lehen aldiz dabilen Eñaut Urreistik

EITB MEDIA

Mutrikuar aurrelariak, txapelketako aurreneko jardunaldian garaipena lortu zuen, Gorka Sorozabalekin batera, Goitia-Del Rio bikotearen aurka. Urreistik azaldu digu non eta nola egiten duen entrenamendua, kantxan ehuneko ehunean jokatu ahal izateko.

0:50

Zesta-punta

Puntisten ohiturak Eusko Label Winter Serieseko partidetan

EITB MEDIA

Puntistak dira 2024-2025 Eusko Label Winter Series txapelketako protagonista nagusiak. EITB Median haien ohiturak zeintzuk diren jakin nahi izan dugu, partiden aurretik, neurketetan zehar eta norgehiagokak amaituta. Hauxe kontatu digute.

4:36

Eusko Label Winter Series

Nola prestatzen da Aritz Erkiaga Eusko Label Winter Serieseko partidetarako?

EITB MEDIA

Ispasterko zestalari handiarekin izan gara, eta azaldu digu nola egiten duen Winter Seriesen ehuneko ehunean ibili ahal izateko. Halaber, Aritz Erkiagak txapelketa bera izan du hizpide, eta esan digu zein bikote ikusten duen faborito.

4:56

Eusko Label Winter Series

Zer egiten du Ludovic Laduchek Eusko Label Winter Serieseko partidetan ez dagoenean?

EITB MEDIA

Getarian bizi da Laduche, eta, zestalaria izateaz gain, margotzailea ere bada. Surfa eta errugbia ditu oso atsegin, baina zesta puntan aritzea gustatzen zaio gehien. Eusko Label Winter Serieseko bosgarren jardunaldian, Mancirekin batera, debuta egingo du txapelketan, Urreisti-Gorka aurkari.

5:16

Jai Alai Winter Series

Xabi Barandika: honela dabil une honetan, eta honela ikusten du Eusko Label Winter Series

EITB MEDIA

Gernika-Lumoko zestalariak eta Imanol Lopezek txapelketako bikote faboritoetakoa osatzen dute. Lehenengo partida galdu egin zuten, baina badute hori konpontzeko aukera, Jai Alai pilotalekuan.

0:59

Zesta-punta

'Lekecrew', Lekerika animatzen duen lagun taldea

ANE MURUAMENDIARAZ | EITB MEDIA

Unai Lekerikabeaskoa 2024-2025 Eusko label Winter Series txapelketan parte hartzen ari da. Aurtengo edizioan Johan Sorozabalekin osatzen du bikotea. Lekerikak beti izaten du 'Lekecrew' izenaeko lagun taldearen babesa harmailetan. Guk hobeto ezagutu dugu 'Lekecrew' lagun taldea.

Pilota

Zesta punta

1:38

2024-25eko Eusko Label Winter Seriesen 19 partida, 17 jardunaldi eta finalerdietan ligaxka izango dira

EITB MEDIA

Eusko Label Winter Serieseko laugarren ekitaldia urriaren 28an hasiko da, hurrengo astelehenean, Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan, txapelketako aurreneko bi partidekin. Aurreko ekitaldiarekin alderatuta, lau puntista berri izango dira. Finala otsailaren 16an jokatuko dute, igandez.

Eusko Label Winter Series

10. JARDUNALDIA
A MULTZOA
Postua
Bikotea
Puntuak
1
Urreisti-Gorka
10
2
Laduche-Manci
9
3
Barandika-López
4
4
Goitia-Del Rio
1
B MULTZOA
Postua
Bikotea
Puntuak
1
Urrutia-Basque
10
2
Erkiaga-Ibarluzea
9
3
Johan-Lekerika
4
4
Olharan-Zabala
1

Pilota

Urriak 28 - Otsailak 16

  • 2024-25eko Eusko Label Winter Series Txapelketako aurkezpena. Argazkia: EITB

    2024-25eko Eusko Label Winter Series Txapelketako aurkezpena. Argazkia: EITB

2024-25eko Eusko Label Winter Series txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia

EITB MEDIA

Txapelketan, 19 partida izango dira, urriaren 28an hasita. Neurketak astelehenez jokatuko dira, finala salbu; hori igandez jokatu dute, otsailaren 16an. Partida guztiak ETB1en eta eitb.eus-en izango dira ikusgai.

1:09

Zesta-punta

Tania Mayorga, Euskal Herrian jokatzen duen puntista mexikarra

EITB MEDIA

Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako ligaxkako bigarren jardunaldiko partidako etenaldi batean, EITB Mediak Tania Mayorgarekin hitz egin du. Mexikarra da, eta Euskal Herrian dabil zesta-puntan.

1:31

Eusko Label Winter Series

Eva Isanta aktorea, Eusko Label Winter Seriesen: ''Txundituta nago, zoragarria iruditzen zait''

EITB MEDIA

Aktore ospetsua Euskal Herrian dabil, egun hauetan, lagun batzuekin, eta Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan izan da, Eusko Label Winter Serieseko zortzigarren jardunaldian. Eva Isantak esan digu "engainatuta" joan dela, baina "giro ederra" nabarmendu du.

1:12

Eusko Label Winter Series

Ikusi nola egiten duen EITBk Eusko Label Winter Serieseko partidak zure etxera eramateko

ANE MURUAMENDIARAZ | EITB MEDIA

Eusko Label Winter Serieseko hamargarren jardunaldian, alegia, finalerdietako ligaxkaren aurreko azkenean, bi partida jokatuko dituzte; bideo honetan, ikusi ahalko duzu zer lan egiten dugun EITBn, emanaldiaz goza dezazun!

Winter Series

Astelehenero, 21:45ean, ETB1en eta eitb.eus-en

Jarrai gaitzazu :

Eusko Label Winter Series txapelketa hemen da eta Gernikako Jai Alai frontoian jokatuko da. 17 jaialdi izango ditu orotara, eta 8 bikote ibiliko dira lehian.
kargatzen