Itxi

Izarrak kalean

Izarrak kalean

Azken eguna zure gogokoenari botoa emateko

B.F

EiTB

Gaur, 12:00ak arte, zuen lehiakide gustukoenaren alde bozkatzeko aukera izango duzue eitb.eus-ek antolatutako lehiaketan. Irabazleak 1.000 euroko saria jasoko du Gaztearen eskutik!

'Stars. Izarrak Kalean' saioarekin lotuta, lehiaketa paraleloa antolatu dugu eitb.eus webgunean. 'Izarrak Kalean' lehiaketak izan dituen zortzi saioetan aritu diren partaideen artean gustukoen duzuena aukeratu duzue webeko lehiaketaren bidez.

Gaur da botoa emateko azken eguna, eta 12:00ak arteko tartea daukazue horretarako. Datorren ostiralean, hilaren 28an, jakinaraziko dugu zein den irabazlea, eta 1.000 euroko saria eskuratuko du Gaztearen eskutik.

Hauek dira webeko lehiaketako zortzi finalistak:

-Sofia eta Nuria: Bruno Marsen 'Talking to the Moon'

-Marta Legarra: Giacomo Pucciniren 'O Mio Babbino Caro'

-Jon Perez: Berri Txarraken 'Min Hau'

-Lide Telleria: Christina Perriren 'Human'

-Nahia Martinez: Passengerren 'Let Her Go'

-Iñaki eta Claudia: Xabier Leteren 'Adiskide bat bazen'

-Julen Morgado: John Legenden 'All of Me'

-Libe Urrutia: Gloria Gaynorren 'I Will Survive'

Sara Alonsok irabazi du 'Izarrak Kalean' saioko final handia. Baina saioan atalez atal izan diren irabazleak eta webeko lehiaketako finalistak ezberdinak izan dira, bbosgarren saioko Nahia Martinez eta laugarren saioko Iñaki eta Claudiaren kasuetan izan ezik. Orain, bada, 12:00ak arte, finalista hauetakoren bati eman beharko diozue botoa: Sofia eta Nuria, Marta Legarra, Jon Perez, Lide Telleria, Nahia Martinez, Iñaki eta Claudia, Julen Morgado eta Libe Urrutia.