Itxi

Izarrak kalean

STARS. IZARRAK KALEAN

Aritz Mendiola izan da bosgarren saioko irabazlea, Durangon

EITB.EUS

EITB

Gautegiz Arteagako gaztea Lide Telleriarekin lehiatu da finalerdian eta Iker Gutierrezekin finalean. Biak ederki aritu diren arren, azkenean, Aritzen indarra gailendu da.

03:41

Durangon izan dira Maria Amolategi eta Alex Sardui aste honetan, 'Stars. Izarrak Kalean' saioko bosgarren programan. Euren talentua erakusteko irrikan dauden lau bakarlari ezagutu ditugu oraingoan: Aritz Mendiola, Lide Telleria, Maitane Lopategi eta Iker Gutierrez.

Lehen finalerdia

Lide Telleria gipuzkoarra izan du aurkari Aritz Mendiolak lehen finalerdian. Christina Perriren 'Human' kanta abestu du ormaiztegiarrak, eta Ed Sheeran artistaren 'I see fire' kanta aukeratu du Gautegiz Arteagako mutilak.

Bi emankizunak bukatuta, publikoak bota dituen txanponak zenbatu dituzte Alex Sarduik eta Maria Amolategik. Lidek 14,32 euro lortu ditu; eta Aritzek, 21,27 euro. Beraz, Aritz Mendiola izan da lehen finalerdiko irabazlea.

Bigarren finalerdia

Bigarren finalerdian, Maitane Lopategi mungiarra eta Iker Gutierrez lazkaotarra izan dira taularen gainean, nor baino nor gehiago. No Doubt taldearen 'Don't speak' aukeratu du Maitanek; eta Gatiburen 'Urepel' kanta, berriz, Ikerrek.

Txanponak zenbatzeko ordua iritsi denean, argi gelditu da ikus-entzuleen iritzia: 12,87 euro eman dizkiote Maitaneri, eta 17,77 euro, Ikerri. Honenbestez, lazkaotarra izan da bigarren finalerdiko irabazlea.

Finala

Aritz Mendiola eta Iker Gutierrez lehiatu dira bosgarren saio honetako finalean. Pink Floyden 'Wish you were here' abestia aukeratu du Aritzek finalerako. Ikerrek, berriz, Bob Marleyren 'Redemption song' kanta abestu du. Ikuskizun ederra eskaini dute biek, baina Aritz Mendiolak (25,49 euro) baino diru gutxiago eskuratu du Iker Gutierrezek (17,35 euro). Aritz Mendiola arteagarra izan da, beraz, Durangoko irabazlea, 'Stars. Izarrak Kalean' lehiaketaren final handirako txartela eskuratuz.