Itxi

Izarrak kalean

STARS. IZARRAK KALEAN

Iñaki eta Claudia izan dira hirugarren saioko irabazleak, Bilbon

L.A | EITB.EUS

EITB

Iruñeko bikoteak Maialen Sanchez izan du aurkari finalerdian. Finalean, berriz, Karmeleren eta Amaiaren aurkako lehiari egin diote aurre eta Katy Perryren "Wide awake" kanta aukeratu dute.

2:36

Bilbon izan dira Maria Amolategi eta Alex Sardui aste honetan, 'Stars. Izarrak Kalean' saioko hirugarren programan. Euren talentua erakusteko irrikan dauden hiru bikote eta bakarlari bat ezagutu ditugu oraingoan: Karmele eta Amaia, Ander eta Iñaki, Iñaki eta Claudia eta Maialen Sanchez.

Lehen finalerdia

Ander eta Iñaki gipuzkoarrak izan dituzte aurkari Karmelek eta Amaiak lehen finalerdian. Janis Joplinen 'Me and Bobby McGee' kanta abestu du bikoteak, eta Guns N' Roses taldearen 'Sweet child O? mine' kanta aukeratu dute Anderrek eta Iñakik.

Bi emankizunak bukatuta, publikoak bota dituen txanponak zenbatu dituzte Alex Sarduik eta Maria Amolategik. Karmelek eta Amaiak 20,80 euro lortu dituzte, eta Anderrek eta Iñakik, 15,51 euro. Beraz, Karmele eta Amaia izan dira lehen finalerdiko irabazleak.

Bigarren finalerdia

Bigarren finalerdian, Iñaki eta Claudia bikote nafarra eta Maialen Sanchez izan dira taularen gainean, nor baino nor gehiago. Xabier Leteren 'Adiskide bat bazen' kanta aukeratu du bikoteak; Russian Reden 'Cigarrettes' kanta, berriz, Maialenek.

Txanponak zenbatzeko ordua iritsi denean, nahiko parekatuta egon da kontua: 17,10 euro eman dizkiete Iñakiri eta Claudiari, eta 15,30 euro, Maialeni. Honenbestez, Iñaki eta Claudia izan dira bigarren finalerdiko txapeldunak.

Finala

Iñaki eta Claudia eta Karmele eta Amaia lehiatu dira hirugarren saio honetako finalean. Adeleren 'Set fire to the rain' abestia aukeratu dute Karmelek eta Amaiak finalerako. Iñakik eta Claudiak, berriz, Katy Perryren 'Wide awake' kanta abestu dute. Ikuskizun ederra eskaini dute biek, baina Iñakik eta Claudiak (31,97 euro) baino diru gutxiago eskuratu dute Karmelek eta Amaiak (27,77). Iñaki eta Claudia Iruñeko bikotea izan da, beraz, hirugarren saioko irabazlea, eta 'Stars. Izarrak Kalean' lehiaketaren final handirako txartela eskuratu du.