Amets
Itsasoren neba bikia eta futbol-taldeko presidentearen semea da Amets. Sendoa da eta ez du ezarrita dagoenari aurre egiteko beldurrik. Bere burua defendatzen eta bere ustez zuzena denaren alde borrokatzen ikasi du, besteen iritzia axola gabe.
Izaera menderaezina du, baina batzuetan, horrek oztopatu egiten dio laguntza eskatu behar duela onartzeak eta askotan, barkamena eskatzea ere kostatzen zaio.
Ibai Ugartek antzezten du Ametsen pertsonaia.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa