Itxi

Irabazi arte

Irabazi arte

Irabazi arte

Fikzioa

Sorpresa askorekin ekingo dio "Irabazi Arte!" telesailak 3. denboraldiari, gaur gauean, ETB1en

Izen bereko podcastaren hirugarren aldiari ere ekingo zaio EITBPodkast atarian. Aurten, Norak Olatzekin batera egingo dizkie elkarrizketak emakumezko kirolariei.

  • EITB IRABAZI ARTE HIRUGARREN DENBORALDIA

    EITB IRABAZI ARTE HIRUGARREN DENBORALDIA

Lau aurrestreinaldi arrakastatsuren ondotik eta joan den astean PRIMERANen estreinatu ostean, gaurtik aurrera, euskal plataforman, ETB1en, eitb.eus-en, EITBren YouTube kanalean eta "Go!azen"en appan izango dugu ikusgai "Irabazi Arte!" telesailaren 3. denboraldia.

Printzesak futbol taldearen abentura berriak ikusteko irrikaz daude zaletuak, aurreko denboraldiko azken atalean Arenek eta Jonek izandako moto istripuaren ondorioak ezagutzeko, batik bat. Halaber, Amets-Kepa eta Olatz-Gorka bikote harremanak zertan diren, Lili eta Malen nerabezaroan nola moldatzen diren eta futbol taldean zein giro duten.

Korapilo horiek desegingo dira eta trama berriak sortu, Pausokak EITB Mediarentzat ekoiztutako telesailean. Gainera, pertsonaia berriak ezagutuko ditugu: Alaitz (Angela Lopez), Kepa (Ugaitz Amundarain) eta Urko (Iñigo Gastesi).