Itxi

Izan Invictus

Izan Invictus

Izan Invictus

Castinga

'Izan invictus' reality berrian izena emateko epea, zabalik

Menderakaitza izan nahi duzu? Bidali zure bideoa, hartu parte ETB1eko saio berrian eta kirolari menderakaitza bihurtuko zara.

0:21

ETB1eko reality berrian, "Izan invictus" saioan, izena emateko epea zabalik dago jadanik. Hostoil etxeak, 'El Conquistador del Fin del Mundo'ren ekoiztetxeak, norberaren mugak gainditu nahi dituen edonor parte hartzera animatu nahi du saio berri honetara. Helburua, munduko oztopo lasterketa latzerako prestatzea izango da, eta zergatik ez, baita irabaztea ere.

Forman ez bazaude, ez arduratu, saio honek punttu-punttuan jarriko zaitu.

Lasterketaren filosofiaren arabera, edonork parte hartu dezake bertan, kirolari izan edo ez izan. Jomuga oztopo lasterketako 10 kilometro eta 80 oztopoak gainditzea da. Horretarako, 8 astetako entrenamendu gogorra pasa beharko dute lehiakideek, "Burdinazko Sarjentua" eta bere entrenatzaile taldearen agindupean. Saioan zehar, hainbat oztopo karrera egin beharko dituzte urratsez urrats aurrera egiten duten lehiakideek.

Elkarbizitza eta gainditze gogoa

ETB1en emango den saio honetan, halaber, elkarbizitzak zer esan handia izango du; beraz bakoitzak dituen beldurrak eta gabeziak gainditzea ez da nahikoa izango aurrera jarraitzeko. Entrenamentuetan lana egitea ezinbestekoa izateaz gain, lehiakideen arteko proba ikusgarriek ere tarte handia izango dute saio bakoitzean.

Finalera begira, bi hilabete lehenago hutsetik hasi ziren gutxi batzuek nazioarteko lasterketa batean parte hartzeko erronka handia izango dute. Sailkapen onena lortzen duena "menderakaitz" bihurtuko da.

Apirilean izango da lehiaketaren castinga. Bertan parte hartu ahal izateko bi modu daude, biak eitb.eus/invictus webgunearen bidez: izena eman edota bideo-casting bat bidali.