Hitzetik hortzera
21:00etan
Joanito Dorronsoro doinutegiaren sortzailea, gaur gauean, "Hitzetik Hortzera" saioan
EITB Media
Dorronsorok, melodiak ikertu eta biltzeaz gain, euskararen eta bertsolaritzaren transmisioari eskaini dio bere bizitza osoa.
-
Joanito Dorronsoro. Argazkia: Bertsolari elkartea
Aste honetako programan Joanito Dorronsoro bertso doinutegiaren sortzailearekin elkartuko da "Hitzetik Hortzera" saioa. Bere hastapenak zeintzuk izan ziren ezagutuko dute, eta bertsolaritzara nola gerturatu zen ere bai. Gaur egun 3.000 doinu baino gehiago dokumentatuta dituen Xenpelar Dokumentazio Zentroa nola gorpuztu zen kontatuko du gonbidatuak.
Bestalde, Tolosaldeko Ataria komunikabidearen aldeko bertso jaialdiak eta Zeanurikoak ez dute hutsik egin urteroko hitzorduan, eta aste honetako programan bertsoaldi onenak eskainiko dituzte.
Eider Pérez eta Joanito Dorronsoro
"Hitzetik Hortzera", gaur ikusgai, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.