Hitzetik hortzera
15:00etan
Rapa eta bertsoa, "Hitzetik Hortzera"n, igandean
EiTB
Haizea Alonso, Iñaki Viñaspre eta Odei Barroso rapeatzaileak egongo dira Eider Perezekin.
-
Haizea Alonso, Iñaki Viñaspre eta Odei Barroso rapeatzaileak. Argazkia: Bertsolzale Elkartea.
Euskaraz errimatzen eta inprobisatzen duten guztiak ez dira bertsolariak. Igandeko "Hitzetik Hortzera" saioan Haizea Alonso, Iñaki Viñaspre eta Odei Barroso rapeatzaileekin elkartuko dira. Ohiko bertso saioen hautaketa ere ekarriko dute: Pasaiako eta Bilboko saioak.
Basearen laguntzaz eta flowa erakutsiz igotzen dira oholtzara rapeatzaileak; euskaraz errimatzen eta inprobisatzen duten guztiak ez dira bertsolariak. Bertso mundua ezagun duten hiru rapeatzailerekin elkartuko dira Gasteizen, "Ekaitz is in da haus" freestyle txapelketa egin den egun berean. Haizea Alonso, Iñaki Viñaspre eta Odei Barroso elkarrizketatuko dituzte Gasteizko Halabedin. Zenbat dakigu bertsozaleok rapari buruz?
Aste honetako "Hitzetik Hortzera"ri esker, gehiago. Haizea eta Iñaki gasteiztarrak dira eta Odei urruñarra. Bakoitzari raperako zaletasuna nondik eta noiztik datorkion jakingo dugu. Rapak zein bertsoak errima dute ezaugarri komuna; baina zenbateraino dira antzekoak eta zenbateraino desberdinak? Gainera, euskarazko raparen egoeraren berri ere emango digute.
Bestalde, Arrate Hernandezekin ere egongo da "Hitzetik Hortzera" dantzaria, aktorea eta irrati esataria da. ZuZeu orainkariko Bi Pareta podcasta gidatzen du egun; eta hitza hainbeste maite duenak, badu zerbait bertsozaletik ere. Kuttunen artean zein bertsoaldi gordetzen duen jakingo dugu.
Tartean, Pasaiako Juanba Berasategi aretoan eta Bilboko 7Katu gaztetxean izandako bertsoaldien hautaketa ere izango da.
"Hitzetik Hortzera", igandean, 15:00etan dago ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en; eta astelehenetik aurrera, EiTB Nahieran atarian.