Hi, Selfie!
22:15ean
'Hi, selfie!' lehiaketa estreinatuko du gaur ETB1ek
A.E.|EiTB
Euskal Herriko toki ezagunenetan Julian Iantzik proposatutako selfieak ahalik eta ondoen egitea izango da lehiaketa honen helburua.
'Hi, selfie!' lehiaketa berria estreinatuko da gaur gauean ETB1en, Julian Iantzi aurkezleak gidatuta.
K2000k eta ETBk ekoitzitako saio frenetiko honetan, aurkezle naparrak erronka bizi eta dibertigarriak jarriko dizkie partaideei. Elkar ezagutzen ez duten hiru lehiakidez osatutako bi talde aurrez aurre izango dira.
Hirian barrena, selfie bitxienak, zailenak eta zirraragarrienak egingo dituzte. Iantzik proposatutako argazkiak ahalik eta ondoen errepikatu beharko dituzte partaideek.
Saioaren azken txanpan, lanik dibertigarri eta latzena izango dute lehiakideek, aurkezlea hiriko toki ezagun batean ezkutatu ondoren aurkitu beharko baitute. 1.000 euroko sari potoloa izango dute jokoan lehiakideek 'Hi, selfie!' saioan.
Lehenengo aste honetan, Igorreko Zunbazaleak eta Mutrikuko Kostaldekoak Bilboko kale eta toki ezagunenetan barrena ibiliko dira abiada bizian, aurkezleak eskatutako selfieak ahalik eta zorrotzen eta egokien egiten saiatzeko.
Gaur gauean izango da ikusgai 'Hi, selfie!', 22:15ean.
15ean.