Itxi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

22:15ean

Aretxabaletatik osteratxoa, gaur gauean, "Herri Txiki, Infernu Handi" saioan

EITB Media

Bertako bizilagunen bitxikeriak ezagutuko dituzte Zuhaitzek eta Pagadik.

0:29
Herri Txiki, Infernu Handi

Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik Gipuzkoako Aretxabaleta herria ezagutuko dute gaur gauean. Goio Arrieta, Ibai Zangitu, Joxe Joakin Jauregi, Etxeandia ahizpak, Markel Uriarte, Jesus Otxoa Koletas, Gorka Madinabeitia Katxo eta Ibai Alberdi izango dira aste honetako protagonistak. 

Mikel Pagadik, adibidez, Ibai Zangitu ezagutuko du lehenik, Aretxabaletako inauterien enbaxadore nagusia. Aratusteetako traje ofiziala den tunika txuria jarriko dute Pagadik eta Zangituk eta txino-dantza antzeztuko dute. Telefono kabina zahar baten inguruko komeriak ere izango dituzte hizpide.

Zuhaitz Gurrutxagak, bestalde, Aretxabaletako lau ahizparik ospetsuenak ezagutuko ditu. Beraietako bi bikiak dira, eta hori gutxi balitz, uniforme berarekin egiten dute lan, "Gemes" euren estetika zentroan. Zuhaitz Gurrutxaga euren eskuetatik pasa eta gorputz zein arima, eraberrituta aterako da.

Aretxabaleta Etxeandia ahizpak

Aretxabaleta Etxeandia ahizpak

"Herri Txiki, Infernu Handi" gaur izango da ikusgai, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.