Itxi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

22:30ean

Usansolo, gaur gauean, "Herri Txiki, Infernu Handi" saioan

EITB Media

Herri izaera indartsua duen Galdakaoko auzoa ezagutuko dute Zuhaitz eta Pagadik aste honetan.

0:33
Pagadi, Usansoloko bizilagun batekin

Zuhaitz eta Pagadi Usansolora hurbilduko dira gaur gauean "Herri Txiki, Infernu Handi" saioan. Ofizialki eta momentuz, Galdakaoko auzoa da, baina herri izaera indartsua du, eta 1988az geroztik, desanexioa lortzeko borrokan ari dira. Arratia bailararen alboan dago Usansolo, baina Bilbo Handia (Gran Bilbao) eskualdeari dagokio. 

Pagadik Luis Barrenetxea ezagutuko du lehenik. Usansoloarren eta galdakoztarren arteko desberdintasunak azalduko dizkio. Etxera bidean doan Josu Telletxearekin elkartuko da ondoren eta 'Kitapenas' probatzera gonbidatuko du. Xabier Txabo baratzean topatuko du eta Jose Luis, berriz, kotxeko alfonbrak astintzen. Azkenik, San Martin Txikerra baseliza inguruan Andoni Otxandiorekin arituko da hizketan 1974an Explosivos Rio Tinto fabrikan izandako leherketaren inguruan. 

Zuhaitzek Romualdu ezagutuko du lehenik. Usansoloko orfeoian tenore dela kontatuko dio eta ahotsa zaintzeko zer egiten duen azalduko dio. Ondoren, Isabelita Uriarterekin elkartuko da. Emakume maitatua da Usansolon, 40 urtean mertzeria bat eduki zuelako. Hurrengo gonbidatua Maria bezala ezaguna den Pedro Maria izango da; bizikleta estatiko gainean harrapatuko du Zuhaitzek. Azkenik, Arkaitz Petralandak Arratiatik Usansolora nola etorri zen azalduko dio, beste kontu askoren artean. 

"Herri Txiki, Infernu Handi" saioa asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.