Itxi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

22:00etan

"Etxe Txiki, Infernu Handi" saioan, konfinamenduaren unerik dibertigarrienak

EiTB

Gaur gauean, alarma-egoerak eragindako errealitate dibertigarrien berri izango dute saioaren urteotako gonbidatuen laguntzarekin.

0:27
Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga

Konfinamenduak eragindako egoera umoretsuak etxeko lau pareten artetik aterako dituzte "Etxe Txiki, Infernu Handi" saioan, gaur gauean. Nola bizi dute etxeko egonaldia urteotako gonbidatuek? Igande honetako saioan, alarma-egoerak eragindako errealitate dibertigarrien berri izango dugu haien laguntzarekin.

Besteak beste, "Herri Txiki, Infernu Handi" saioko bideorik beroena berreskuratuko dute Pagadik eta Zuhaitzek Zaratamoko Antonen bitartez. Beste muturrean dago Aginagako Benito, Pagadik oraindik ez baitu ahaztu han hartutako dutxa izoztua. Baina bata beroan eta bestea freskotasunean egongo ote dira konfinamendu garaian ere?

Bestalde, konfinamendu honetan han eta hemen entzun dugu gorputza mugitzeko tartea hartzea beharrezkoa dela, eta saioan hori erakusteko kirolari apartak ezagutu ditugu. Konfinamenduaren aurretik, Juantik etxetik atera gabe korrika egin daitekeela irakatsi zuen, eta Ximonak, bizikletan edonora joan zaitezkeela etxetik mugitu gabe. Haien teknikak ikasteko parada izango dugu, baita 104 urteko Añorgako Joakina zertan dabilen zuzenean ikustekoa ere. Ziur bera ere geldirik ez dela egon egunotan.

Horiek eta beste hainbat une barregarri izango ditugu igande honetako "Etxe Txiki, Infernu Handi" saio bereziko osagaiak, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.