Herri txiki, Infernu Handi
22:00etan
Unerik dibertigarrienen bilduma, gaur gauean, 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan
EiTB
Igantzi, Luzaide, Berriz, Añorga eta Amaiur herrietan bizitako momenturik onenak bilduko dituzte Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik.
Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik haien bulego nagusitik egingo dute gaurko 'Herri Txiki, Infernu Handi' saio berezia. Ohiko aldrebeskeri eta deabrukeriak lagun dituztela, azken denboraldi honetako unerik gogoangarrienen errepasoa egingo dute. Tartean izango dira Igantzi, Luzaide, Berriz, Añorga edota Amaiur herrietan bizitakoak.
Momentu dibertigarrienen bilduma gaur gauean izango da ikusgai, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en, 'Herri txiki, Infernu Handi' saioan.