Itxi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

22:00etan

'Herri City' saio berezia, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

A.A.| EiTB

Herri txikitik hirira salto eginez, Donostia ezagutuko dute Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik esperientzia berri honetan.

0:22

Herri txikiak alde batera utzi eta hiri bat bisitatuko dute gaur, lehenengoz, Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik. Esperientzia berri honetarako aukeratutako hiria Donostia izango da, eta saio berezi honen izena, berriz, 'Herri City'.

Herri txikietan egiten duten moduan, hiria eta hiritarrak ezagutzeko asmoz iritsiko dira gure aurkezleak Donostiara. Bertako ohiturak eta bitxikeriak deskubritzeaz gain, herri txikien eta hirien arteko desberdintasunak ere erakutsiko dizkigute.

'Herri City' berezi honetan, gainera, laguntzaile millennial bat izango dute Pagadik eta Zuhaitzek: Beñat Iturbe. Kalera aterako da Beñat hiritarren kezkak, galderak eta hausnarketak jasotzera.

Baina hau ez da berrikuntza bakarra izango. Herri txikietan ekitaldia frontoi edo areto handietan egiten dute. Donostian, aldiz, Victoria Eugenia antzokiko Club aretoan egingo dute, giro goxo eta urbanoago batekin.

Pagadik Donostiako ikur ezagunena bisitatuz hasiko du eguna: Kontxako hondartza bisitatuz, alegia. Bertan urte osoan goizero-goizero Kontxan bainatzen den jubilatu koadrila bat ezagutuko du. Animatuko al da eurekin uretan sartzera?

Zuhaitz berriz eguna hasteko hiriaren kanpoaldera joango da. Autobus urbanoa hartu eta Josetxo txoferrarekin hitz egiten Bidebieta auzora iritsiko da. Baserri auzoa izatetik porlanezko oihana izatera pasatu den auzoa da Bidebieta, eta Gurrutxagak bertan geratzen diren azken baserritarrak ezagutuko ditu.

Donostian barrena hiritarrak ezagutzeaz gain, hiriarekin lotutako hainbat gai jorratuko dituzte Zuhaitzek eta Pagadik. Besteak beste, Danborrada berritzeko moduak, portuak izan duen garapena edota hirian gertatzen diren gauza misteriotsuak.

Donostian egongo dira beraz Zuhaitz eta Pagadi 'Herri City' saio berezian. Gaur, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

g>