Itxi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

ETB1, 22:15ean

Berrobi gertutik ezagutuko dute, gaur, Pagadik eta Zuhaitzek

A.A. | EiTB

Gipuzkoako Tolosaldean kokatutako herria ezagutzeko aukera izango dugu aste honetako 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan.

0:20

Gipuzkoako Berrobi herria hartuko du protagonista gaur 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioak. 1974ko anbulantzia batetan iritsiko dira bertara Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi. Bertan, Albertok Donostiako su artifizialak bertatik ikusten dituela kontatuko dio Zuhaitzi, Pagadi herri horren mugak nola finkatu ziren ikertzen duen bitartean.

Candi eta bere denda ezagutuko ditu Pagadik eta Gerardorekin ere egongo da, emaztearekin duen harreman bereziaz hizketan. Txerritegi erraldoi baten lan mekanismoa zein den ikusiko du. Eguna bukatzeko, giza proba erakustaldietan ibiltzen diren mutil talde batekin topo egingo du eta bere ohitura bereziaren berri emango diote.

Zuhaitzek, aldiz, Sereno eta bere ordutegi xelebreak ezagutuko ditu. Bestalde, Bihurriren txokoa lokalizatu eta herriko topagunea ere badela jakingo du. Bihurrik, besteak beste, El bueno, el feo y el malo filman agertu zela kontatuko dio.

Kontu hauek eta gehiago, 22:10etik aurrera, eitb.eus-en eta ETB1en.